Eduki publikatzailea

Operatiboan Ertzaintzaren eta Portugaleteko Udaltzaingoaren baliabideek parte hartu dute
Hiru atxilotu Portugaleten, Udaltzaingoak droga-transakzio bat hauteman ondoren
2022-10-03
Portugaleteko udaltzainek 23, 33 eta 34 urteko hiru gizon atxilotu dituzte, droga-trafikoaren ustezko delitu batengatik. Horren ondoren, Ertzaintza egitateak ikertzen hasi da.
Joan den larunbat arratsaldean, Portugaleteko udaltzainek susmatu zuten hiru pertsona droga pasatzen ari zitezkeela kalean. Polizia-baliabideek, pertsona horien jarrera ikusita, horietako batek zeraman motxila kendu zieten, eta barruan kilo bana kokaina zuten hiru pakete aurkitu zituzten.
Jarraian, Ertzaintzaren baliabideak egin ziren ikerketaren eta susmagarrien etxebizitzetan sartu eta miaketak egitearen kargu.
Miaketa judizial horietan legez kanpo eskuratutakoak izan zitezkeen hainbat objektu, eskuko ordenagailu bat, telefono mugikor batzuk eta erlojuak aurkitu zituzten, bai eta dirutan 70.000 euro inguru ere. Ikerketaren esparruan hiru atxilotuek erabilitako ibilgailua ere konfiskatu dute.
Konfiskatutako drogak kokainan positibo eman zuen erreaktiboen eraginpean jarri zutenean, eta uste da 105.000 euro inguruko balioa izango zukeela merkatuan.
Polizia-eginbideak amaitu ostean, substantzia sorgorgarrien trafikoagatik aurrekariak dituzten hiru gizonak agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte, eta honek espetxeratzeko agindua eman du gaur arratsaldean.