Eduki publikatzailea

22_0838 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Orion desagertutako gizon baten bila ari dira

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Orion desagertutako gizon baten bila ari dira

Servicio de prensa

2022-11-12

Gaur, larunbata, arratsaldeko lehenengo orduan familiartekoek salatu dutenez atzo goizetik falta den bertako 58 urteko gizon bat bilatzeko dispositibo bat ezarri dute Orion.

Orion desagertutako gizona bilatzeko operatiboa gaur arratsaldeko hiruetan jarri dute abian Ertzaintzako Txakur Unitateko eta Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideekin, Udaltzaingoarekin, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearekin, suhiltzaileekin eta Babes Zibileko, Gurutze Gorriko eta DYAko baliabideekin, guztiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak koordinatuta, eta helikoptero batek parte hartzea ere aurreikusita dago.