Eduki publikatzailea

Biktimetako batek osasun-arreta behar izan zuen
Bilbo, bost atxilotu bi gazteri eragindako lesioengatik
2022-11-14
Ertzaintzako agenteek Bilboko Udaltzaingoarekin elkarlanean, bart, bost gazte atxilotu zituzten bi gazteri eraso egitearen akusaziopean. Biktimetako batek osasun-arreta behar izan zuen.
Gertakariak atzo gaueko hamaikak pasata gertatu ziren Bilboko Txurdinaga auzoan. Herritar batek 112 SOS DEIAK zerbitzuari ohartarazi zion gazte batzuk borrokan ari zirela. Berehala bertaratu ziren Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak, eta biktimekin, bi gazterekin, jarri ziren harremanetan. Bi gazte horiek jakinarazi zieten gizonezko talde batek eraso egin ziela. Agenteek osasun-zerbitzuei gazte horietako batentzako arreta eskatu zuten, buruan kontusioak eta zauriak baitzituen. Gero, dispositiboa zabaldu, eta erasoaren egileen deskribapenarekin bat zetozen bost gizon aurkitu zituzten. Pertsona horiek borrokan parte hartu zutela egiaztatu ondoren, zauri-delituaren akusaziopean atxilotu zituzten guztiak.
Atxilotuak, 23 eta 29 urte arteko gizonezkoak, polizia-dependentzietara eraman zituzten eta datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.