Eduki publikatzailea

22_0844 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, arma zuriekin borrokan aritu diren hiru gazte atxilotu ditu Barakaldon

Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, arma zuriekin borrokan aritu diren hiru gazte atxilotu ditu Barakaldon

Servicio de prensa

2022-11-15

Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizonezko, 19 urteko bi eta 22 urteko bat, atxilotu dituzte gaur eguerdian, arma zuriekin borrokan aritu ondoren, eta horietako bi zauritu egin dira.

Gaur, asteartea, 12:45 aldera, Barakaldoko Landaburu auzora hurbildu dira Ertzaintzako eta Udaltzaingoko baliabideak, atari batean gazte bati korrika ihes egin duten beste bik labankadak eman dizkiotela ohartarazi ondoren.

Agenteek gertatutakoari buruzko informazioa bildu dute, eta inguruan aurkitu eta atxilotu dituzte inplikatuetako bi, homizidio-ahalegina leporatuta. Atxilotuetako batek ere arma zuriz egindako zauri bat zuen, eta osasun-zentro batean artatu behar izan dute. Azkenean, biak eraman dituzte polizia-egoitzara zegozkion eginbideak hasteko. Bi gazteek eraso egin dioten gaztea ospitalera eraman behar izan dute lesioak ikusita, eta, azkenean, hau ere atxilotu egin dute lesio-delitua leporatuta.

Ertzaintzak borrokan erabilitako armak aurkitu eta konfiskatu ditu.

Polizia-aurrekariak dituzten atxilotuak Barakaldoko Guardiako Epaitegira eramango dituzte dagozkion eginbideak amaitzen dituztenean.