Eduki publikatzailea

23_0066 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Loiu inguruan igandetik desagertutako emakumea hilik aurkitu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Loiu inguruan igandetik desagertutako emakumea hilik aurkitu dute

Prentsa Zerbitzua

2023-01-31

Bilaketa-dispositiboan parte hartzen ari ziren larrialdietako baliabideek jakinarazle baten abisua jaso dute, eta pertsona Loiuko udalerriko landa-eremu batean aurkitu dute. Berehala bertaratu dira osasun taldeak, eta emakumea hilda zegoela baieztatu dute.

Bilaketa dispositiboa Loiun hasi zen, 78 urteko pertsona igande honetan autobus batetik jaitsi zela jakin ostean. Ertzaintzak dagozkion eginbideak hasi ditu.