Eduki publikatzailea

23_0185 Bilbon bikote bat atxilotu dute etxe batean emakume bat legearen aurka atxikitzeagatik

Bilbon bikote bat atxilotu dute etxe batean emakume bat legearen aurka atxikitzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2023-03-29

Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean atxilotu dituzte gizon bat eta emakume bat legearen aurkako atxiloketa-delitua leporatuta. Bizkaiko hiriburuan atxilotu dituzten bi pertsona horiek prostituzioa egiten den etxe baten arduradunak ziren, eta biktima bere borondatez kontra bertan egotera behartu zuten.

Goizaldean, Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoaren bidez, jakin du Bizkaiko hiriburuko etxe batean pertsona bat legearen kontra atxilotu zutela.

Emakume gazte batek jakitera eman die udaltzainei bere borondatez kontra atxiki zuela prostituzioa egiten den etxe baten ardura zuen bikoteak. Pertsona horrek agenteei adierazi zienez, joan den astelehenean adostu zuen etxean lan egiteko gela bat alokatzea eta irabaziak bertan bizi ziren pertsonekin partekatzea. Baimendutako zerbitzu batzuk egin zituenean, atzo goizean emakumea etxetik irteten saiatu zen janaria erosteko asmoz, baina ezin izan zen irten, atea giltzaz itxita baitzegoen. Irteten uzteko behin eta berriz eskatu eta bikoteak ukatu ondoren, emakumeak adierazi zien poliziari deitu ziola.

Egoera horren aurrean, asmoa kentzen saiatu ziren arazoak saihesteko, eta, agenteak iritsi zirenean, emakumea irten ahal izan zen eta gertatutakoaren berri eman zien.

Handik pixka batera, udaltzainek gertaeraren berri eman zioten Ertzaintzari, eta Ertzaintza egin zen eginbideen kargu eta etxearen bi arduradunak atxilotu zituen legearen aurkako atxiloketa delitua leporatuta.

Gaur goizeko lehenengo orduan biak agintari judizialaren aurrera eraman dituzte.