Convenios-eu

Hitzarmenak

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eskumen desberdinak dituzte, baina badira poliziakidegoen arteko lan‐eremu komunak. Horietan lankidetzan jarduteko ahalbidetuko duten mekanismo formalak aurreikusi behar dira, polizia‐jardueraren eraginkortasuna areagotzeko.

Elkarren arteko lankidetza, bakoitzaren eskumenen barruko koordinazioa edo bitarteko eta baliabideen erabilera partekatua sustatzen dira.

Tresna konbentzionalak arautzen dira. Horien bidez, Udaltzaingoek eta Ertzaintzak akordioak formalizatu ahal izango dituzte, elkarren arteko lankidetza ahalbidetzeko, bakoitzaren eskuduntzei, lankidetzari edo zereginen banaketari dagokienez, funtzio bereizigabeetan, edo, hala badagokio, baterako zerbitzuak emateari dagokionez, edo baita zereginen edo zerbitzuen eskuordetzeari dagokionez ere, aurreikusitako kasuetan eta baldintzetan.

Segurtasun Sailak udalen esku jartzen ditu lankidetza koordinatu hori gauzatzeko hitzarmenak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Udalaren arteko lankidetzarako Hitzarmen Markoa, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta Erkidego honetako udalen artekoa lankidetza‐hitzarmenaren EAE‐ko polizia‐kidegoek hartutako listu‐laginak analizatzean jardunbide‐eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten egiaztatzeko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziok eta Udalak arteko sinatu beharreko lankidetza‐hitzarmena, polizia‐koordinazio eta elkarlanaren arloan.‐TETRA