Cuerpos policia local-eu

Udaltzaingoa

UDALTZAINGOAK

Bost mila biztanle edo gehiago dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek beren Polizia Kidegoak sor ditzakete.

Salbuespen gisa, bost mila biztanle baino gutxiago duten udalerriek sor ditzakete beren Udaltzaingoak, zalantzarik gabe premiazkoak edo egokiak direnean. Kasu horretan, Kidegoa sortzeko Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko du aurretik.

Nolanahi ere, Udaltzaingoak sortzeko erabakiek Udalbatzako kideen legezko kopuruak gehiengo osoz aldeko botoa ematea eskatzen dute.

Udaltzaingoek ez dute, inola ere, Eusko Jaurlaritzaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo haren mendeko kidegoaren mendekotasun organiko edo funtzionalik izango; aitzitik, dagokien udalerriaren mendekotasun esklusiboa izango dute.

Udaltzaingoak herri‐legezko izaera eta mailakaturiko egitura eta antolakuntza duten institutu armatuak dira. Horietako kideak dagokien udalerrietako funtzionario publiko izango dira; eta, beren zereginak betetzerakoan, agintaritzaren agente‐izaera izango dute, lege mailako ondorio guztietarako.