Ertzaintza - Policias Locales-eu

Ertzaintza - Udaltzaingoak

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak eta udalerriek Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko jarduera koordinatu eta bateratua bideratuko dute, behar izanez gero, beren eskumen-eremuan sortzen diren arazoei eraginkortasun handiagoz aurre egiteko, bakoitzak bere eskumenen barruan eta ezarritako koordinazio-mekanismoen arabera. Ertzaintzak eta Udaltzaingoek elkarri lagundu eta informazioa eman beharko diote, bakoitzak bere eginkizunen barruan.

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta gordeko du bai Ertzaintza eta Udaltzaingoak elkarrekin konektatzeko bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin konektatzeko ere.

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak eta udalerriek Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen komunikazio-zentralen arteko komunikazioa gauzatuko dute eta datu-baseak partekatuko dituzte.

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak eta udalerriek polizia-instalazioen erabilera partekatua eta zerbitzu komunen sorrera bultzatuko dute, eta, era berean, agiri, inprimaki eta antzeko formularioen erabilera sustatuko dute, Udaltzaingoek eta Ertzaintzak erabiltzeko, bakoitzak bere eskumenen barruan.