Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

26_0521 Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteek gazte bat erreskatatu dute Urumea ibaian, Donostian

Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteek gazte bat erreskatatu dute Urumea ibaian, Donostian

Prentsa Zerbitzua

2026-07-08

Gaur goizaldean, Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 28 urteko gazte bat erreskatatu dute, bere burua ibaira bota eta telefono mugikor bat berreskuratzeko asmoz. Erreskatatzaileek bihotz-biriketako bizkortzea egin behar izan diote, hartutako ur kantitate handia dela eta.

Gaur goizaldeko ordu bata laurden gutxitan, Urumea ibaian, Gipuzkoako hiriburuan, izandako gertakari baten berri eman zaio Ertzaintzari. Antza denez, gazte batek bere burua ibaira bota zuen Salamanca pasealekuko zubi batetik, bere lagunari ustekabean erori zitzaion telefono mugikor bat berreskuratzeko asmoz.

Hasiera batean, bertaratutako larrialdi-zerbitzuek flotagailu bat bota diote, baina arrastaka eta hondoratuta zeraman erresaka gogorraren ondorioz, Ertzaintzako bi agentek eta Udaltzaingoko agente batek beren burua uretara bota dute laguntzeko. Uretatik ateratzea lortu ondoren, erreskatatzaileetako batek bihotz-biriketako bizkortzea egin dio, eta anbulantzia batek ospitalera eraman du.

Biktima magrebtarra da, eta ospitalean dago, larri.

BN_Procesos_selectivos-eu

BN_Gestión Bolsas-eu

BN_Estadisticas_eu

BN_Seguridad_Vial_eu

BN_Ekinbide

BN_Udaltzaingoa_Privado

poliziaren hiztegi _banner_derecha

Banner_emakunde

Banner Xenofobia - LGTBIfobia

Banner museo policia vasca