Eduki publikatzailea

20_0477 Andoainen 16 urteko adingabe bat erreskatatu dute, errekan bainatzen ari zenean uretan desagertu ondoren

Andoainen 16 urteko adingabe bat erreskatatu dute, errekan bainatzen ari zenean uretan desagertu ondoren

Servicio de prensa

2021-06-20

Andoainen 16 urteko adingabe bat erreskatatu dute errekatik, minutu batzuetan ur azpian desagertuta egon ondoren. Erreskatean Hernaniko Ertzain-etxeko agenteek, Andoaingo udaltzainek, Gipuzkoako suhiltzaileek eta Osakidetzaren anbulantzia medikalizatu batek parte hartu dute.

Alerta lagun batek jo du, Leitzaranen errekara jauzi egin ondoren ez zela azaleratzen ikusita. Hernaniko hainbat patruila berehala hurbildu dira adierazitako lekura, eta, suhiltzaileekin eta udaltzainekin batera, hiru agentek jauzi egin dute uretara. Uretan apnean murgildu ondoren ertzain batek aurkitu eta atera du ur azalera adingabearen gorputza.

Minutu batzuetan ertzainek eta suhiltzaileek BBBa egin diote, osasun-zerbitzuak iritsi diren arte. Egonkortu dutenean, gaztea anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Donostia ospitalera.

Jaitsi erantsitako dokumentua