Eduki publikatzailea

Aian gertatutako trafiko-istripu larriaren lekukoak eskatzen dituzte
Prentsa Zerbitzua
2021-03-22
Ertzaintzak atzo eguerdian N-634 errepidean, Aiako udal-barrutian, gertatu zen txirrindulari baten eta auto baten arteko istripu larriaren lekukoak eskatzen ditu.
Istripua atzo eguerdiko hamabiak eta hogeian gertatu zen N-634 errepidean, Aiako udal-barrutian eta Zarautzerako noranzkoan. Dirudienez, Ford Fiesta auto batek errepidetik atera eta kontrako noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen. Biktima zauri larriekin eraman zuten ospitalera.
Ertzaintzak eskertuko luke Gipuzkoako Trafikoko Unitatearen 943 53 91 25 telefono-zenbakira deituta istripuari buruzko informazioren bat eman dezaketen herritarren laguntza.