Eduki publikatzailea

21_0219 Galdakaoko industrialde batean aurkitako obus bat desaktibatu du Ertzaintzak

Galdakaoko industrialde batean aurkitako obus bat desaktibatu du Ertzaintzak

Servicio de prensa

2021-03-23

Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak (UDE) Gerra Zibileko obus bat leherrarazi du gaur goizean. Obusa Galdakaoko Merkadillo industrialdean aurkitu dute, eta 15,5 kiloko pisua zuen artilleriako jaurtigai bat zen.

Goizeko 08:12an, Galdakaoko Txomin Egileor errepidean, Ibaizabal ibaitik hurbil, egiten ari diren obretako langile batek jakinarazi du 40 bat zentimetroko obus bat zirudiena agertu dela.

Ertzaintzak eremua sokaz inguratzeko segurtasun-dispositiboa aktibatu du, inguruko industria-pabiloiak hustu ditu eta trenbideko zirkulazioa eten du jaurtigaia desaktibatzeko behar izan duen denboran. Ertzaintzako adituen arabera, 100 milimetroko kalibreko artilleriako jaurtigai bat zen, 464 milimetroko luzera eta 15,5 kiloko pisua zuena. Jaurtigaiak 1,5 kiloko trilitazko karga leherkorra zuen eta espoleta zeukan.

Dispositiboan, Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateaz gain, herritarren babeserako patruilek, Galdakaoko Udaltzaingoak eta suhiltzaileek parte hartu dute.

Lehergailuak modu kontrolatuan eztanda egin ondoren, goizeko 11:00ak baino lehentxeago eman dute amaitutzat dispositiboa, eta ordutik aurrera normaltasuna berreskuratu dute zonaldean.

Jaitsi Proyectil encontrado en el lugar.

Jaitsi Jaurtigai lekuan aurkituta