Eduki publikatzailea

21_0234 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuen beste esku-hartze bat Urkiolan

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuen beste esku-hartze bat Urkiolan

Servicio de prensa

2021-03-28

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek ondoeza izan duen 66 urteko emakume bat erreskatatu dute gaur arratsaldean Urkiolako Parke Naturalean.

Gaur arratsaldeko hiru eta erdiak aldera, larrialdietako SOS DEIAK 112 zerbitzura deitu dute Urkiolako Parke Naturalean dagoen Sabigain mendian emakume batek ondoeza izan duela esanez.

Berehala mobilizatu dira suhiltzaileak, Ertzaintzaren erreskateko helikopteroa eta Durangoko patruila bat, eta emakumea zelai batean etzanda aurkitu dute. Laguntza eman ondoren, helikopteroan eraman dute Galdakaoko ospitalera.