Eduki publikatzailea
21_0278 Josu Bujanda: “herritarrei arduratsuak izateko deia egiten diegu, ez daitezen Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean gertutako istiluak errepikatu”

Ertzaintzaren buruak jakitera eman du dispositibo zabal bat eta kontrolak ezarriko dituztela gaurtik aurrera Athleticen bigarren finalaren aurrean osasun-araudia betearazteko
Josu Bujanda: “herritarrei arduratsuak izateko deia egiten diegu, ez daitezen Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean gertutako istiluak errepikatu”
2021-04-15
Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak gaur goizean jakitera eman du gaurtik hasita dispositibo planifikatu bat ezarriko dela, udaltzaingoekin, bereziki, Bilbokoarekin, lankidetzan, jenderik pila ez dadin, osasun-araudia bete dadin eta apirilaren 3an Bilboko Poza Lizentziatuaren kalean ordena publikoan gertatu zirenak bezalako istiluak berriz gerta ez daitezen.
Josu Bujandak, Euskal Telebistako Egun on Euskadi saioan egindako adierazpenetan, berretsi du garrantzizkoa dela pandemiaren aurrean arduraz jokatzea, eta Athleticen zaleei eskatu die arrisku-egoerak saihesteko eta ez hurbiltzeko ez Lezamara ez Loiuko aireportura, Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak ezarriko baitituzte eta sarbideak mugatuko baitituzte.
Dispositiboa datozen egunotan ere ezarriko da Bilbon, bereziki larunbatean, nahiz eta jende gutxiago espero den osasun-alertaren ondorioz hiria perimetralki itxita dagoenez. Horretarako, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kontrolak jarriko dituzte Bilboko sarbideetan, eta kaleak, horien artean, Poza Lizentziatuaren kalea, zainduko dituzte.