Eduki publikatzailea

Gasteiz, bi atxilotu arma zuri bat erabiliz borrokan aritzeagatik
2021-06-07
Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak 17 eta 18 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean Arabako hiriburuko Koroatze auzoan, arma zuri bat erabiliz borrokan aritzeagatik.
Atzo arratsaldeko 17:15ean, Ertzaintzako eta Gasteizko Udaltzaingoko baliabideek jakin zuten Gasteizko Koroatze auzoko kontzertu-areto baten kanpoaldean borrokan ari zirela.
Borrokaz arduratzen ari zen Udaltzaingoari laguntzeko bertara agertu ziren Ertzaintzako baliabideek kuter bat aurkitu zuten auto baten azpian, eta udaltzainei eman zieten, borrokan ari zenetako batek erabilitako arma baitzen.
Dagokion ikerketa egin ondoren, Udaltzaingoaren patruilak atxilotu egin zuen inplikatua, epailearen errekisitoria bat baitzuen indarrean.
Borrokan inplikatuta zegoen pertsonetako bat kuterra aurkitu zuten agenteak iraintzen hasi zen, eta une batean patruilaren kontra jo zuen eta eraso egin zion. Horren aurrean, pertsona hori atxilotu egin zuten agintaritzaren agentearen aurkako atentatu-delitua leporatuta.
Ertzainei eraso egiteagatik atxilotu zuten pertsona polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak hasteko, eta gaur egunean zehar jarriko dute Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan. Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoak ere dagozkion eginbideak ireki dizkio atxilotu zuten pertsonari.