Eduki publikatzailea

21_0473 Ortuellan atxilotu dute emakume bati indarrez tira eginda poltsa lapurtzeagatik

Ortuellan atxilotu dute emakume bati indarrez tira eginda poltsa lapurtzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2021-06-19

Ertzainek, Ortuellako udaltzainekin lankidetzan, 31 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizeko lehenengo orduan, emakume bati kalean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Emakumea lurrera erori zen eta min hartu zuen. Ertzaintza ikertzen ari da arrastatu duten gizona azken aste hauetan “modus operandi” bera erabiliz eta bortxaz inguruan egindako beste lapurreta batzuetan inplikatuta dagoen.

Atzo goizeko zortziak baino lehentxeago poliziaren laguntza eskatu zuten Ortuellako Lasagabaster etorbidetik, emakume bat indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten biktima izan zela esanez. Dirudienez, gizon bat kalean hurbildu zitzaion eta, hasiera batean, lepoan zeraman katea kentzen saiatu zen, baina ezin izan zionez kendu, bortxaz poltsa kendu zion eta lurrera erorarazi zue, eta emakumeak min hartu zuen.

Inguruan herritarren segurtasunerako lanetan ari ziren polizia-patruilek jakin ahal izan zutenez, lapurrak geltokirantz ihes egin zuen. Bertan jarri zen zaintza eta kontrol dispositiboari esker aurkitu ahal izan zuten gizona. Poliziek ikusi egin zutela konturatu zenean, susmagarriak ihes egin zuen eta lurrera bota zuen poltsa, baina, azkenean, geldiaraztea lortu zuten. Poltsa lapurreta salatu zuen emakumearena zela egiaztatu ondoren, gizona indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten.

Bestalde, azken asteotan hainbat lapurreta egin dituzte inguruan “modus operandi” bera erabiliz. Lapurra kasu guztietan orain arrastatu duten gizonaren ezaugarri berekoa zen, eta zaintza-operatibo berezi bat egiten ari ziren, beraz, agenteak. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian atxilotua indarkeria erabiliz egindako lapurreta horietan inplikatuta dagoen argitzeko.

Polizia-egoitzan dagozkion eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarri zuten atxilotua.