Eduki publikatzailea
21_0475 Getxo, hiru atxilotu, agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik, hauek Covidari aurre egiteko arauak betearazten saiatzen ari zirenean

Bizilagunek salatu dute gauean zehar bertan zeuden pertsonen gizalegearen kontrako jarrera
Getxo, hiru atxilotu, agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik, hauek Covidari aurre egiteko arauak betearazten saiatzen ari zirenean
2021-06-20
Getxo, hiru atxilotu, agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik, hauek Covidari aurre egiteko arauak betearazten saiatzen ari zirenean Ertzaintzak, Getxoko Udaltzaingoarekin lankidetzan, goizaldean esku hartu du Getxoko San Nikolas plazan inolako osasun-neurririk eta elkarbizitza-araurik betetzen ez zuten pertsona ugari zeudelako. Agenteek 30, 24 eta 18 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte, polizia-baliabideei aurre egin baitiete.
Ertzaintza eta Getxoko Udaltzaingoa goizaldean San Nicolas inguruan zeuden ehun bat pertsonari osasun-arauak eta bertako bizilagunen atsedena errespetarazten saiatu dira, bertan elkartuta zeudenek musika oso ozen jarrita baitzuten, bafle batekin, erretzen eta alkoholdun edariak kontsumitzen zituzten bitartean, maskarak jantzi gabe eta Covid-19ari aurre egiteko indarrean dauden segurtasun-arauak urratuz.
Goizaldeko 04:00ak aldera, herritarren babeserako patruilek behin eta berriz eskatu diete sakabanatzeko eta osasun-neurriak eta elkarbizitza-arauak errespetatzeko. Azkenean Ertzaintzak eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan dute bizilagunen eta istilu-sortzaileen arteko enfrentamenduak eragozteko, hauek hasieratik ez baitiete inolako jaramonik egin herritarren eskaerei.
Polizia ikustean, bertan zeuden hainbat pertsona agenteei objektuak botatzen hasi dira, eta hiru pertsona atxilotu dituzte agintaritzaren agenteei bortxaz aurre egiteagatik.
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie desordena publikoengatik eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik. Bi agentek osasun-laguntza behar izan dute, istiluetan zauritu egin baitira.