Eduki publikatzailea

Etxebarri, etxe batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute
2021-07-11
Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbata, goizean Etxebarriko San Antonio auzoan, etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Gizona etxean bizi den pertsonak harrapatu zuen, barruan baitzegoen.
Goizeko hamarrak laurden gutxiak aldera, dei bat jaso zen SOS DEIAK larrialdietako zerbitzuan, gizon bat Etxebarriko San Antonio auzoko etxe batean lapurretan harrapatu zutela esanez. Adierazitako lekura hurbildu ziren Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilek ustezko delitugileari buruzko datuak bildu zituzten, eta, ondoren, herria miatzen hasi ziren. Handik ordubetera aurkitu zuten ustezko lapurra industrialde batean, lar artean ezkutatuta.
Dirudienez, arrastatu duten gizona leihotik sartu zen beheko solairuan dagoen etxebizitzan, eta bertan bizi den pertsonak harrapatu zuen. Indarka aritu ondoren, delitugileak sartu zen lekutik alde egin zuen hainbat gauza hartuta. Ihesi zihoala lurrean botata utzi zituen lapurtutako gauzak, eta halaxe berreskuratu ahal izan zituzten.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten, etxebizitzan lapurreta egitea leporatuta.