Eduki publikatzailea

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek hilda aurkitu dute Usurbilen desagertutako gizona
2021-07-22
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek gaur eguerdian hilda aurkitu dute atzo gauetik Usurbilgo baso batean bila ari ziren 48 urteko gizona.
Bilaketa-operazioa atzo, asteazkena, 23:00ak aldera, jarri zuten martxan, desagertutako pertsonaren lagun batek jakinarazi ondoren joan den asteburutik ez zekiela ezer desagertutakoari buruz. Lehen informazioetan oinarrituta, desagertutako gizonaren etxetik gertu dagoen baso-eremu batean, Usurbilgo Urdaiaga auzoan, hasi ziren haren bila, Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari batek baliabideak mobilizatu ondoren.
Gauerditik Ertzaintzaren patruilek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko eta uretako taldeek, Txakur Unitateak, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, Gurutze Gorriak, DYAk, suhiltzaileek eta Usurbilgo Udaltzaingoak parte hartu dute operazioan.
Dispositiboko baliabideek 12:00ak aldera aurkitu dute gizonaren gorpua, presa baten parean, bila ari ziren eremuan. Lekuan bertan izapide judizialak eta polizia-lanak amaitzen dituztenean, gorpua Donostiako Auzitegi Patologiako Zerbitzura eramango dute autopsia egitera.