Eduki publikatzailea

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek gazte baten gorpua aurkitu dute Zurriolako hondartzan
2021-07-30
Gaur, ostirala, goizean goiz, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek gazte baten gorpua atera dute Zurriolako hondartzako uretatik (Donostia); antza denez, beste gazte batekin batera sartu zen itsasora.
Goizeko bostak laurden gutxiagotan, pertsona batek Donostiako Udaltzaingoko patruila bati ohartarazi dio bere bi lagun uretara sartu direla eta ez zituela ikusten. Berehala jarri da abian bi gizonezko horiek bilatzeko dispositiboa. Dispositibo horretan Ertzaintzako kideek, suhiltzaileek, Gurutze Gorriak (ontzi batekin) eta Itsas Salbamenduko helikoptero batek hartu dute parte, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari baten koordinaziopean.
Gizonezkoetako bat gutxira onik aurkitu dute hondartzako arroken inguruan. Goizeko zazpiak inguru, dispositiboko kideek, inguruan surfean ari ziren pertsonen laguntzarekin, desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute itsas hondoan. Uretatik atera eta portura ontzi batean eraman ondoren, zerbitzu medikoek gaztea hilik zegoela baieztatu dute. Gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute.
Ertzaintzaren esku dago zoritxarreko ezbeharraren inguruabarrak argitzeko polizia-argiketa.