Eduki publikatzailea
21_0570 Zornotzan gazte batek jasandako jipoi basatiaren ondorioz Ertzaintzak atxilotutako hiru adin nagusikoetako bi espetxeratu dituzte

Ertzaintzak zabalik du ikerketa
Zornotzan gazte batek jasandako jipoi basatiaren ondorioz Ertzaintzak atxilotutako hiru adin nagusikoetako bi espetxeratu dituzte
2021-07-30
Gaur, ostirala, goizean Ertzaintzak epailearen esku utzi ditu joan den igande goizaldean Zornotzan gazte batek jasandako erasoan ustez parte hartzeagatik atxilotutako 19 eta 38 urte bitarteko hiru gizonezkoak. Horiez gain beste bost adingabe ere atxilotu zituzten. Durangoko Epaitegiak horietako bi espetxeratzea agindu du.
Erasoa igande goizaldean gertatu zen Zornotzako Jauregibarria lorategietan, non pertsona talde batek jipoi basatia eman zion gizonezko bati. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, eta larri ospitaleratuta jarraitzen du.
Ertzaintzak, udalerriko Udaltzaingoaren partaidetzarekin eta herritarren laguntzarekin egindako ikerketaren ondorioz, asteazken arratsaldetik ostegun goizera bitartean, ustez gazte-banda bortitz bateko kide ziren zortzi pertsona atxilotu zituen.
Adingabeak atzo utzi zituzten Fiskaltzaren esku, eta hiru helduak, berriz, gaur aurkeztu dituzte Durangoko Epaitegian. Epaitegi horrek horietako bi espetxeratzea agindu du; hirugarrena, berriz, aske geratu da, hilabete bakoitzeko astelehenetan bulego judizialetan aurkezteko baldintzarekin.
Ertzaintzak eraso hori argitzeko ikerketekin jarraitzen du.