Eduki publikatzailea

21_0573 Ertzaintzak zenbait kale-edanetan eta pertsona-pilaketatan esku hartu du Donostian, Bilbon, Deban eta Urretxun

Kasu horietako batzuetan desordenak izan dira eta botilak eta objektuak jaurti dituzte patruilen aurka

Ertzaintzak zenbait kale-edanetan eta pertsona-pilaketatan esku hartu du Donostian, Bilbon, Deban eta Urretxun

Servicio de prensa

2021-08-01

Gaur, igandea, goizaldean Ertzaintzak zenbait herritan esku hartu behar izan du jende-pilaketak eta kale-edanak sortutako eragozpenengatik auzokoek egindako kexan ondorioz. Nabarmendu behar dira Donostian, Bilbon, Deban eta Urretxun izandako desordenak, non ez ziren koronabirusaren pandemiaren aurkako osasun-neurriak betetzen ari.

Kronologikoki, 01:50 inguruan, Ertzaintzaren zenbait patruila Donostiako Urbitarte pasealekura bertaratu dira, pertsona talde batzuek sortutako zaratagatik eta musikagatik auzokoek egindako kexen ondorioz. Megafonia bidez jakinarazi zaie ez direla Covid-19aren pandemiari buruzko osasun-araudia betetzen ari. Orduan pertsona batzuek botilak eta objektuak jaurti dituzte poliziaren aurka, eta ertzainek karga bat egin behar izan dute desordena publiko horiek desegiteko. Egoera kontrolpean geratu da.

Goizaldeko ordu biak eta minutu batzuk geroago, Urretxuko IpeƱarrieta inguruan pertsona asko kale-edanean ari zela ohartarazi diote Ertzaintzari. Ertzaintzaren herritarren babeserako patruilak iritsi eta segituan sakabanatu dira pertsona horiek. Dena dela, horietako bi identifikatu dituzte eta haien aurkako zehapena proposatu da, kalean edatearen akusaziopean. Polizia-ibilgailu batek harrikada jaso du.

Bilbon, ordu biak eta erdi aldera, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak Levante plazara hurbildu dira, bertan pertsona talde ugari baitzegoen. Hasiera batean, megafonia bidez ohartarazi zaie haien jokabidea koronabirusaren pandemiari buruzko araudiaren kontrakoa zela. Ondoren, pertsona horietako batzuek botilak eta objektuak jaurti dituzte polizien aurka, eta poliziek istiluen kontrako materiala erabili dute. Horren ondorioz, eta bestelako istilurik izan gabe, guztiak sakabanatu dira.

Azkenik, goizaldeko hirurak inguru, herritar batzuek Ertzaintzari ohartarazi diote Debako Zumardian eta inguruetan ustez kale-edanean eta musika ozen entzuten ari ziren pertsonak zeudela eta atseden hartzea eragozten ari zirela.  Polizia iritsi denean, botilaren bat jaurti dute patruilen aurka. Ertzainek posizioa hartu, eta bertan zeuden pertsonak pixkanaka joan dira, normaltasunera itzuliz.