Eduki publikatzailea

21_0582 Auto baten gidaria hil da Oiartzun ibaira erorita

Autoa Oiartzungo merkataritza guneko aparkalekutik behera erori da

Auto baten gidaria hil da Oiartzun ibaira erorita

Servicio de prensa

2021-08-04

Gaur goizean 89 urteko gizon bat hil da autoarekin Oiartzungo merkataritza guneko aparkalekutik erorita. Larrialdietako Zerbitzuak gizona suspertzen saiatu dira, baina, zoritxarrez, lekuan bertan hil da. Autoan berarekin zihoan 57 urteko emakumea, hildakoaren alaba, Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.

Gaur goizeko hamaika eta erdiak aldera, pertsona batek Larrialdietako Zerbitzuetara deitu du auto bat Oiartzungo merkataritza guneko aparkalekutik ibaira erori dela eta barruan bi pertsona, aita-alabak, zeudela esanez.  
Adierazitako lekura hurbildu diren larrialdietako zerbitzuak egoeraren kargu egin dira. Horrela, Ertzaintzaren patruila bat sartu da ibaian eta bidaiaria, 57 urteko emakumea, atera dute, eta ondoren Donostia Ospitalera eraman dute. 
Autoaren gidaria, 89 urteko gizona, emakumearen aita, istripuaren ondorioz hil da, eta bertaratu diren osasun-baliabideek lekuan bertan ziurtatu dute heriotza. Biktimaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute epaileak aginduta, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian zoritxarreko ezbeharraren arrazoiak argitzeko.