Eduki publikatzailea

21_0714 Eibarren zazpi txirrindulari zauritu dira N-634 errepidean furgoneta batek harrapatuta

Eibarren zazpi txirrindulari zauritu dira N-634 errepidean furgoneta batek harrapatuta

Servicio de prensa

2021-09-30

Eibarko udal-barrutian, N-634 errepidean, txirrinduan zihoazen zazpi pertsona zauritu dira garraioko ibilgailu batek harrapatuta. Zaurituetako bat Osakidetzaren helikopteroan eraman behar izan dute Donostia Ospitalera.

Ezbeharra 09:40 aldera gertatu da N-634 errepidean, Eibarren. Renault Master  furgoneta batek zazpi txirrindulari harrapatu ditu, eta zazpiak zaurituta geratu dira. Istripua izan den lekura osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa hurbildu dira. Biktimetako bat larri zaurituta geratu da, eta Donostia Ospitalera eraman du Osakidetzaren helikopteroak. Beste sei zaurituak anbulantzietan eraman dituzte Mendaroko eta Galdakaoko ospitaleetara.

Ertzaintzak dagokion polizia-atestatua hasi du trafiko-istripu hau argitzeko. Horrez gainera, trafikoa antolatzeaz arduratu da, ilarak sortu baitira. Eguerdiko 12ak aldera errepidea libre geratu da zirkulaziorako.