Eduki publikatzailea
21_0737 Ertzaintzak eta Basauriko Udaltzaingoak prebentzio-ekintzak indartuko dituzte datozen egunetan

Ertzaintzak eta Basauriko Udaltzaingoak prebentzio-ekintzak indartuko dituzte datozen egunetan
2021-10-08
Ertzaintza eta Basauriko Udaltzaingoa Koordinazio Mahai Operatiboan biltzen dira aldizka, udalerriko segurtasunaz jarduteko eta erantzun bateratu eta koordinatua emateko egon daitezkeen gorabeherei eta prebentzioaren alorreko kontuei. Bada, datozen egunotan ere batera jardungo dute udalerrian, eta prebentzio-ekintzak indartuko dituzte.
Bertan behera geratu da osasun-larrialdi egoera Euskadin, eta murrizketa ia-ia guztiak desaktibatuta daude. Gauzak horrela, datozen egunetan sanfaustoak ospatuko ziratekeela eta, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak fokua jarriko dute sor daitezkeen jende-pilaketak prebenitzen, saiatuko dira horiek ekiditen sortu aurretik, eta, horrela, gero ez dituzte desegin beharko.
Horretarako, ertzain eta udaltzainen oinezko patruilak ibiliko dira, etengabe, jende-pilaketak sortu ohi diren eremuetan. Gainera, alkoholemia-kontrolak egingo dizkiete ibilgailu-gidariei, ausaz.
Bestalde, ikusita San Migeleko ostalariekin aurrera eramandako lankidetza oso ondo joan zela eta normaltasuna mantentzen lagundu zuela, ertzain eta udaltzainak Basauriko ostalaritza-establezimenduetako arduradunekin bildu dira orain, ildo berean, gomendatzeko terrazetako altzariak batu ditzatela eta gogorarazteko ixte-ordutegiak bete behar dituztela. Polizia-kidego biek eskerrak ematen dizkiete ostalariei eta Herriko Taldeaki, bizikidetzaren eta herritaren segurtasunaren alde agertu duten jarreragatik.