Eduki publikatzailea

21_0839 Atzo Galdakaon desagertutako 90 urteko gizon baten bila jarraitzen dute

Atzo Galdakaon desagertutako 90 urteko gizon baten bila jarraitzen dute

Servicio de prensa

2021-12-01

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek atzo, asteartea, Galdakaon desagertu zen 90 urteko gizon bat bilatzeko dispositiboarekin jarraituko dute gaur goizean.

Familiak atzo arratsaldean eman zuen desagerpenaren berri, eta une horretan bertan jarri zuten abian bilaketa dispositiboa, Ertzaintzako baliabideek, horien artean, Zaintza eta Erreskate Unitateak, Txakurren Unitateak eta Herritarren Babeserako patruilek, Gurutze Gorriak, DYAk, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, Babes Zibilak, suhiltzaileek eta Galdakaoko Udaltzaingoak osatuta. Gauean baliabideak Galdakao eta Basauri artean ibili dira gizonaren bila, eta gaur, asteazkena, jarraitu egingo dute bilaketa-lanarekin. Ertzaintzaren helikoptero batek ere parte hartuko du lan horietan.

Jaitsi erantsitako dokumentua