Eduki publikatzailea
21_0843 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek aurkitu dute atzo Galdakaon desagertutako 90 urteko gizona

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek aurkitu dute atzo Galdakaon desagertutako 90 urteko gizona
2021-12-01
Bart gaueko hamarrak aldera aurkitu dute Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek atzo arratsaldetik desagertuta zegoen Galdakaoko 90 urteko gizona. Hipotermia sintomak zituen aurkitu dutenean, eta Gurutze Gorriak lehenengo laguntza lekuan bertan eman dio eta gero Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Atzo arratsaldeko azken orduan eman zuen gizonaren familiak desagerpenaren berri, eta berehala jarri zuten abian Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateak, Txakur Unitateak eta herritarren babeserako patruilek, Gurutze Gorriak, DYAk, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, suhiltzaileek eta Galdakaoko Udaltzaingoak osatutako bilaketa-dispositiboa. Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek bart gaueko hamarretan aurkitu dute desagertutako gizona sastrakadi batean, eta, hipotermia sintomak zituenez, Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.