Eduki publikatzailea
21_0851 Tolosa, taberna bateko zerbitzaria kristal batekin zauritu du beste pertsona batekin borrokan ari zenean

Tolosa, taberna bateko zerbitzaria kristal batekin zauritu du beste pertsona batekin borrokan ari zenean
2021-12-04
Ertzaintzako agenteek 25 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, larunbata, goizaldean lesio-delitu bat leporatuta. Inplikatua beste bezero batekin borrokan ari zen ostalaritza-lokal batean, eta kristal batekin, dirudienez hautsitako botila batekin, zauriak egin dizkio tartean bakeak egiteko sartu den zerbitzari bati.
Goizaldeko lauak baino zertxobait lehenago, Tolosako Udaltzaingoak Ertzaintzari jakitera eman dio pertsona batzuk borrokan ari zirela herriko taberna batean. Lekura bi polizia-kidegoetako agenteak agertu dira, eta egoera kontrolpean hartu dute. Bertan zeuden bi pertsonak eztabaida izan dute eta elkar jo ere egin dute. Lekuko batzuek emandako informazioaren arabera, establezimenduko zerbitzari batek anbulatoriora joan behar izan du eskuan ebakiak zituelako, ustez borrokan ari zenetako batek eginda.
Biktima osasun-zentroan zegoen eta Asunción Klinikara eraman behar zuten eskuetako eta besaurreko ebakiak sendatzera, eta agenteei esan die borrokan aritu denetako batek egin dizkiola hautsitako botila baten kristalarekin, bakeak egiteko tartean sartu denean. Horren aurrean, erasotzailea lesio-delitu bat leporatuta atxilotu dute.