Eduki publikatzailea

21_0887 Ertzaintzak eta Udaltzaingoak prebentzio-kanpaina bat jarri dute martxan Basauriko saltokietan lapurretak ekiditeko

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak prebentzio-kanpaina bat jarri dute martxan Basauriko saltokietan lapurretak ekiditeko

Prentsa Zerbitzua

2021-12-22

Urtean zehar hartu diren prebentzio-neurrien eraginkortasun ikusirik, areagotu egingo da zaintza-lana Gabonetan, segurtasun-plus bat emateko tokiko merkataritzari.

Ertzaintzak eta Basauriko Udaltzaingoak indarrak batuko dituzte gure herriko dendetan lapurretei aurrea hartzeko kanpaina egiteko. Herriko merkataritza-establezimenduetan ebasketei eusteko urtean zehar ezarritako prebentzio-neurrien eraginkortasuna ikusita erabaki du bi kidegoek osatzen dute Koordinazio Operatiboko Mahaiak ekintza-plan bateratu bat aktibatzea gaurtik, abenduaren 22tik, urtarrilaren 9ra bitartean, merkataritza-jarduera areagotzen den egunetan.

Prebentziozko zaintza-kanpaina dendak pilatzen diren lekuetan eta supermerkatu eta hipermerkatuetan egingo da, establezimenduen inguruan eta barruan poliziaren presentzia areagotzeko.

Eguberrietako azken kanpainetan ez da larritasun bereziko gertakaririk izan. Lapurrak lokalen ezaugarriez baliatzen dira lapurtutako objektuak jantzien artean edo alarmak saihesteko prestatutako poltsetan ezkutatzeko, edo kutxen eremutik orgarekin irteten saiatzen dira langileak ohartu gabe. Gehien lapurtzen diren produktuak balio handiko elikagaiak, graduazio altuko edariak, lurrindegiko produktuak eta produktu elektronikoak dira, eta, normalean, lapurreta egiten dutenak saiatzen dira lapurtutakoaren balioa laurehun eurotik gorakoa ez izaten, deliturik ez egiteko.

Kanpaina gauzatzeko, Ertzaintzak eta Basauriko Udaltzaingoak prebentziozko zaintza-lan programatuak egingo dituzte, planifikatuta eta koordinatuta, eta herriko merkataritza eremuak bisitatuko dituzte eta arreta berezia jarriko dute, bereziki, euren jarduera-motaren arabera gorabeheraren bat jasan dezaketen negozioetan, batez ere bezero gehien ibiltzen den orduetan. Horrez gainera, Basauriko Dendari Elkarteari eskatu diote arreta handiz ibiltzeko eta Ertzaintzarekin edo Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko susmoren bat izanez gero.

Jaitsi Kanpainaren irudia