Eduki publikatzailea
21_0904 Ertzaintza eta udaltzaingoak Urtezahar egunerako eta asteburu osorako zaintza-dispositiboak planifikatzen ari dira

Ertzaintza eta udaltzaingoak Urtezahar egunerako eta asteburu osorako zaintza-dispositiboak planifikatzen ari dira
2021-12-30
Euskadiko poliziek elkarlanean jardungo dute Urtezahar egunean eta asteburu osoan zaintzako eta herritarrak babesteko lanak areagotzeko, COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.
Behin berriro ere, Ertzaintzak eta udaltzaingoek prebentzio-lanak egingo dituzte ordutegien, aforoen eta maskara erabiltzeko derrigortasunaren arloan osasun-araudia errespetarazteko. Horrez gainera, jendea pila daitekeen lekuak ere zainduko dituzte kalean alkohola edatea, “botiloiak” izenekoak, eragozteko.
Era berean, garraio publikoko eta pribatuko ibilgailuetako bidaiariek arauak betetzen dituzten ere zainduko dute patruilek, eta joan-etorrietan ohiko trafiko-kontrolak ere egingo dituzte. Zaintza-dispositiboak asteburu osora hedatuko dituzte, Urteberri eguna larunbata baita.
Ertzaintzak eta udaltzaingoek herritarren laguntza eskatzen dute indarrean dagoen osasun-araudia betetzeko eta koronabirusaren hedapena kontrolatzeko.