Eduki publikatzailea

Portugaleten gizonezko bat atxilotu dute emakume bati sexualki eraso egiteagatik
2022-01-07
Biktimak ustezko erasotzailearen etxean gertatutakoa salatu eta handik laster atxilotu zuten orain dela hilabete ezagutu zuen gizona. Ertzainek sexu-askatasunaren kontrako delitua leporatuta atxilotu zuten gizona. Biktimaren arabera, bere baimenik gabe sexu-harremanak izatera behartu zuen.
Biktima bera agertu zen atzo, osteguna, goizean, Portugaleteko Udaltzaingoaren egoitzara, ezagutzen zuen gizonezko batek sexualki eraso egin ziola salatzera. Erasoaren berri Ertzaintzari eman ondoren, Muskizeko Ertzain-etxeko baliabideak egin ziren kasuaren kargu. Agenteek biktimarekin hitz egin zuten, eta honek salatu zuen ordu batzuk lehenago orain dela hilabete ezagutu zuen lagun batekin egon zela. Paseo bat eman ondoren, gizonezkoak bere etxera igotzera gonbidatu zuen, eta berak baietz esan zion. Etxera sartu zirenean, gizonak bere baimenik gabe sexu-harremanak izatera behartu zuen.
Agenteak ustezko erasotzailearen etxera joan ziren, eta bertan aurkitu eta arrastatu zuten susmagarria, sexu-askatasunaren kontrako delitu bat leporatuta.
Atxilotua, 37 urtekoa, Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.