Eduki publikatzailea

Santurtzin atxilotu dute bikotekide ohiaren kontrako sexu-erasoagatik
2022-02-02
Ertzainek, Santurtziko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 64 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldeko lehenengo orduan, berarekin harreman sentimentala izan zuen pertsonari sexualki eraso egitea leporatuta. Dirudienez, ohikoak ziren hiltzeko mehatxuak, irainak eta laidoak.
Erasoa atzo arratsaldean gertatu zen biak aurretik bizi izan ziren Santurtziko etxean. Biktimaren arabera, oraindik etxean zituen gauzak jasotzera joan zen etxera, orain dela gutxi eten baitzuten elkarbizitza. Eztabaida baten ondoren, gizona biktima iraintzen eta beldurtzen hasi zen, bai eta mehatxatzen ere. Azkenean emakumeak gorputz guztian jaso zituen kolpeak, eta gizonak sexualki eraso egion zion bere borondatearen kontra. Biktimak erasotzaileari ihes egitea lortu zuen, eta eraikineko eskaileretara irten eta laguntza eskatu zuen. Bizilagunek lagundu zioten eta SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura deitu zuten.
Ertzaintzako eta Udaltzaingoko baliabideak berehala agertu ziren laguntzera, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten genero-indarkeria eta sexu-askatasunaren kontrako delitu bat leporatuta.