Eduki publikatzailea

Beste inplikatuari eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa gertaera beragatik
Getxon atxilotu dute borrokan ari zirela arma batekin eraso egiteagatik
2022-02-05
Ertzaintzak, Getxoko Udaltzaingoaren laguntzaz, gizon bat atxilotu du goizaldean, eta beste bat inputatu du, lesio-delitu batengatik, biak borrokan aritu ondoren. Gizonetako bat ospitalera eraman dute, hanka batean arma zuri batekin egindako zauria baitzuen.
Borroka goizaldeko ordu bata aldera izan da Algortako ostalaritza-establezimendu batean. Iritsi direnean agenteek ikusi dute borrokan inplikatutako bi pertsonetako batek arma zuri batekin egindako ebakia zuela koadrizepsean eta besteak zauria buruan. Bertan zeudenen laguntzaz zer gertatu den argitu ondoren, agenteek jakin ahal izan dute bi gizonek eztabaida izan dutela, eta une batean batek labankada eman diola besteari hanka batean, eta honek botilarekin buruan jo duela lehenengoa.
Horren aurrean, agenteek ustez labankada eman duen gizona atxilotu dute eta bestea buruan botila batekin jo duena inputatu dute. Azken hori Urdulizeko ospitalera eraman behar izan dute.