Eduki publikatzailea

22_010 Barakaldo, bi atxilotu indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Barakaldo, bi atxilotu indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2022-01-05

Ertzainek 23 eta 24 urteko bi gazte atxilotu dituzte bart gauean Barakaldon, poltsa lapurtzeko oinezko bati eraso egin ondoren.

Asteartean, gaueko 23:30ean, biktima Barakaldoko El Carmen auzoan aparkatuta zuen motozikleta hartzera zihoanean, bi gizonezko hurbildu zaizkio, eta joka hasi zaizkio bizkarrean zeraman poltsa kentzeko asmoz.

Gertatu dena ikusi duen lagun bat hurbildu da biktimari laguntzera, eta honi ere eraso egin diote bi pertsonak. Biktimak eta lagunak erasotzaileei ihes egitea lortu dute, eta gertatutakoaren berri eman diete Barakaldoko Udaltzaingoari eta Ertzaintzari.

Handik minutu batzuetara gertaeretan parte hartu ahal izan duten hiru gizonezko aurkitu dituzte udaltzainek.

Lekura agertu den Ertzaintzaren patruila batek erasotzaileen deskribapena jaso du, eta, ondoren, bi gizonezko atxilotu ditu indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion eginbideak betetzeko, eta gaur, asteazkena, egunean zehar jarriko dituzte Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.