Eduki publikatzailea

22_0100 Azpeitian atxilotu dute hiru merkataritza-establezimendutan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Azpeitian atxilotu dute hiru merkataritza-establezimendutan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2022-02-14

Ertzainek, Azpeitiako Udaltzaingoarekin elkarlanean, 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, igandea, lehenengo orduan, Azpeitian, bertako hiru merkataritza-establezimendutan goizaldean indarra erabiliz egindako hiru lapurreta leporatuta.

Atzo goizeko zortziak aldera, partikular bat Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen pertsona bat Azpeitiako Alde Zaharreko denda baten ateko kristala hautsi nahian ari zela esanez. Herrian zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat agertu zen lekura, eta egiaztatu ahal izan zuen dendako beirate bat hautsita zegoela eta odol-arrastoak zituela. Era berean, egiaztatu zuen inguruan zeuden beste bi establezimenduk ere behartu izanaren zantzuak zituztela.

Horren aurrean, agenteek ingurua miatzea erabaki zuten, Azpeitiako bertako Udaltzaingoarekin elkarlanean, eta handik laster aurkitu zuten inguruan berriemaileak emandako ezaugarriekin bat zetorren gizonezko bat. Susmagarriak ebakiren bat edo beste zuen eskuetan, beirateak haustean egin ahal izan zituenak, eta beharrezko frogaketak egin ondoren, indarra erabiliz egindako lapurretak leporatuta atxilotu zuten.

Arrastatua, polizia-aurrekariak dituen 21 urteko gizonezkoa, polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak betetzeko, eta gaur, astelehena, jarri dute agintari judizialaren eskuetan.