Eduki publikatzailea

22_0195 Etxebarrin hogei bat edukiontzi erre dituen gizona atxilotu dute

Etxebarrin hogei bat edukiontzi erre dituen gizona atxilotu dute

Servicio de prensa

2022-03-19

Goizeko lehenengo orduan Ertzaintzako agenteek, Etxebarriko Udaltzaingoaren laguntzaz, goizaldean ustez 21 edukiontzi erre dituen gizona atxilotu dute.

Goizaldeko bostetatik zazpiak eta laurden artean, 21 edukiontzi erre dituzte elkarrengandik hurbil dauden Etxebarriko kale ezberdinetan. Suak suhiltzaileek itzali dituzte, eta ez dute eraginik izan ez beste hiri-altzari batzuetan ez ondasun partikularretan.

Goizeko zortziak aldera aurkitu eta identifikatu dute San Antonio kalean herritar batek su horien ustezko erantzuleaz eman duen deskribapenarekin bat zetorren gizon bat. Bere gauzen artean barbakoak pizteko pastillak zituen kaxa bat eta metxero bat aurkitu dizkiote, eta kalte-delitua leporatuta atxilotu dute, beraz.

Atxilotua 50 urteko gizona da, eta agintari judizialaren eskuetan utziko dute dagozkion eginbideak amaitu ondoren.