Eduki publikatzailea

22_0211 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek hiru pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte Okondoko baserri batean gertatutako sutean

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek hiru pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte Okondoko baserri batean gertatutako sutean

Servicio de prensa

2022-03-24

Gaur, osteguna, goizaldean hiru pertsona hil dira itxura guztien arabera bizi ziren etxean, Okondoko baserri batean, gertatu den sutearen ondorioz. Suaren eraginez eraikinaren zati bat behera etorri da.

Sutea goizeko lau eta erdiak aldera izan da Okondon, Irabien auzoan dagoen baserri batean. Sua sortu den lekura berehala agertu dira suhiltzaileak, Ertzaintza, Laudioko Udaltzaingoa eta osasun-zerbitzuak. Sugarrak kontrolatu dituztenean eta kalte material handiak izan dituen eraikinean segurtasun osoz sartu ahal izan direnean, hiru pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte, hirurak ustez etxean bizi zirenak eta adinekoak.

Lekura segizio judiziala ere hurbildu da, eta Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du sutea eragin duten arrazoiak argitzeko. Larrialdietako zerbitzuek lekuan lanean jarraitzen dute Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta.

Jaitsi erantsitako dokumentua