Eduki publikatzailea

22_0598 “Ziztada” kasu baten aurrean jarduteko Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen gomendioak

“Ziztada” kasu baten aurrean jarduteko Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen gomendioak

Prentsa Zerbitzua

2022-08-18

Gorputzeko atalen batean ziztada bat edo erresumina sentitzen baduzu eta ondoezik sentitzen bazara, Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek gomendatzen dizute:

 

  • Berehala jakinaraztea zure inguruan daudenei eta laguntza eskatzea.

  • Aldi berean, Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuarekin, SOS Deiak 112rekin, harremanetan jartzea eta gertatutakoaren berri ematea. Era horretara, kasuaren berri Ertzaintzari eta /edo udaltzaingoei emango diete zurekin harremanetan jarri ahal izan daitezen, gertatutakoa argitzen lagunduko duten datu objektiboak biltzeko eta egilea/ak identifikatzeko.

  • Ahalik eta azkarren joatea ospitale batera mediku-azterketa osoa egitera, zure organismoan substantziaren bat dagoen ala ez jakiteko.