Eduki publikatzailea

22_50 Sei gazte atxilotu dituzte urtarrilaren 6an Portugaleten arma zuri batekin egindako erasoarekin zerikusia izateagatik

Sei gazte atxilotu dituzte urtarrilaren 6an Portugaleten arma zuri batekin egindako erasoarekin zerikusia izateagatik

Servicio de prensa

2022-01-24

Ertzaintzak gaur goizean sei gazte atxilotu ditu urtarrilaren 6an Portugaleten gertatutako erasoan ustez inplikatuta egoteagatik. Biktimari ebakia egin zioten arma zuri batekin. Ikerketak zabalik jarraitzen du.

Urtarrilaren 6an, 02:30 aldera, gazte bat Portugaleteko Elizako Kantoia kalearen inguruan zegoenean, pertsona batzuk hurbildu zitzaizkion telefono mugikorra lapurtzeko. Lapurretako batek labana atera eta biktima zauritu zuen ipurmasailean, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, beraz. 

Azkenean gazteek ihes egin zuten, baina Ertzaintzak Portugaleteko Udaltzaingoaren laguntzaz egindako ikerketaren ondorioz gaur goizean atxilotu ahal izan dituzte haietako sei, nahiz eta ikerketak zabalik jarraitzen duen. 

Atxilotuak, guztiak 18, 19 eta 20 urteko gizonezkoak, polizia-egoitzan daude, eta agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte dagozkion eginbideak amaitutakoan.  Ikerketaren arabera, ezkerraldean azkenaldian gertatu diren eraso eta lapurretekin ere zerikusia dute.