Eduki publikatzailea

Donostian atxilotu zuten, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita
2023-03-11
Ertzaintzak 32 urteko emakume bat atxilotu du Donostian, dosi txikietan jarritako speeda izateagatik. Era berean, atxilotuak substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzen zuen.
Atzo arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan herritarren segurtasunerako lanak egiten ari zen Ertzaintzaren patruila batek bere ibilgailua Loiola auzoko aparkaleku batean aparkatzen ari zen gidari bat ohiz kanpo gidatzen ari zela ikusi zuen.
Kotxera hurbildu ondoren, emakumea speed dosi bat prestatzen ari zela ohartu ziren, une horretan kontsumitu ahal izateko. Hori ikusita, pertsona identifikatu zuten, eta gorputza eta ibilgailua miatu zizkioten. Poltsa bat aurkitu zioten, 30 gramo speed ingurukoa, eta substantzia beraren hogeita hamar bat dosi txiki, ustez saltzeko prestatuak.
Udaltzaingoarekin lankidetzan, alkoholemia-proba bat eta substantzia estupefazienteen proba bat egin zizuten, eta testak emaitza positiboak eman zituen hainbat substantziatan. Hori dela eta, administrazio-zehapena ezarri zizuten.
Era berean, emakumea osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita atxilotu zuten.