Eduki publikatzailea

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Donostian desagertutako gizon baten bila ari dira
2023-06-16
Bart gauerdian 64 urteko donostiar bat bilatzeko dispositiboa jarri dute abian, familiak desagerpenaren berri eman ondoren. Dirudienez, arratsaldean irten da etxetik eta, emandako informazioaren arabera, Ulia inguruan egon zitekeen.
Gaueko hamaikak eta hogei aldera, desagertutako 64 urteko gizonaren familiak SOS Deiak 112ra deitu du, paseo bat ematera irten zela eta oraindik ez zera etxera itzuli esanez. Gainera, erantsi du ustez Ulia aldera joan dela. Desagertutako gizonak 1,70 neurtzen du, argala da, ile beltza du, kana batzuekin, eta betaurrekoak daramatza, praka luze urdin ilunak, hondo zuria eta koadro urdinak eta berdeak dituen alkandora, jaka barrubigun urdina eta sandaliak zeramatzan jantzita eta gerriko poltsa bat ere bazeraman.
Desagerpenaren berri izan ondoren, Ulian eta ingurumarian bilaketa-dispositibo bat jarri dute abian Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariek koordinatuta, eta Ertzaintzako herritarren babeseko patruilak eta Txakur Unitatea, Elorrioko Laguntza Txakurren Taldea, Udaltzaingoa, suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta DYA mobilizatu dituzte lekura.
Ordu honetan larrialdietako baliabideak inguruak miatzen ari dira.
Desagertutako gizona non egon litekeen argitu dezaketen pertsonei eskatzen diete SOS Deiak 112 larrialdietako telefonora deitzeko.