Eduki publikatzailea

Abanto-Zierbena, atxilotu bat sexu-eraso delitu bat egotzita
2023-06-18
Ertzaintzako agenteek 26 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Abanto-Zierbanan, sexu-eraso delitu bat egotzita. Gallartako jai-esparruan jarritako barraka bateko erabiltzaileei ukituak egitea egotzi diote orain atxilotuari.
Gaur goizaldeko ordu bata aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote neska gazte bati ukituak egin dizkiotela Gallartako azokako atrakzio batean. Jakin ahal izan denez, ez litzateke gertaera isolatua izango, eta bederatzi emakume gaztek salatu dute Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren aurrean aurreko orduetan aipatutako gizonaren antzeko gertakarien biktima izan direla.
Susmagarria identifikatu egin dute, eta salatzaileek emandako testigantzetan oinarrituta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dute, sexu-erasoaren ustezko delitu bat egotzita.