Eduki publikatzailea
23_0414 Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Galdakaoko etxe batean lapurreta egin zuten lau pertsona atxilotu dituzte

Atxilotuek litekeena da era horretako lapurretetan espezializatutako talde antolatu bat osatzea
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Galdakaoko etxe batean lapurreta egin zuten lau pertsona atxilotu dituzte
2023-06-22
Lau gizonak joan den astearte arratsaldean atxilotu zituzten. Galdakaoko etxe batean, barruan inor ez zegoenean, indarrez sartu ziren, eta dirua eta objektu batzuk lapurtu ondoren, auto batean ihes egin zuten. Autoa handik laster aurkitu zuen Udaltzaingoaren patruila batek.
Lapurreta joan den asteartean, ordu bata eta erdiak aldera, gertatu zen Galdakaon. Lekukoek Ertzaintzara deitu zuten bi pertsona etxe batean sartu zirela eta gero auto batean presaka ihes egin zutela esanez.
Ibaizabalgo Ertzain-etxeko eta Galdakaoko Udaltzaingoko baliabideak auto susmagarriaren bila hasi ziren eta handik laster aurkitu zuen Udaltzaingoaren patruila batek. Polizia-baliabideak autoan zihoazen bidaiariak, lau gizonezko, identifikatu zituen. Bi gizon horietako biren deskribapen fisikoa ustezko lapurrenarekin bat zetorrela egiaztatu zutenean, susmagarriak atxilotu egin zituzten.
Ertzainek egiaztatu zuten etxe batean lapurreta egin zutela eta dirua eta objektu batzuk hartu zituztela. Gainera, jakin ahal izan zuten etxeetan egindako lapurretekin erlazionatutako polizia-aurrekari zituztela, eta era horretako delituetan espezializatutako talde antolatu bateko kideak izan zitezkeela, beraz.
Lau gizonak, 24, 26, 38 eta 40 urtekoak, Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten dagozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, atzo, asteazkena, arratsaldean, jarri zituzten agintari judizialaren eskuetan.