Eduki publikatzailea

Amurrio, aitari arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute
2023-06-26
Ertzainek, Amurrioko Udaltzaingoarekin elkarlanean, 34 urteko gizon bat atxilotu dute etxe batean aitari arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Biktima larri zaurituta geratu da, eta osasun-zentro batera eraman behar izan dute.
Arratsaldeko ordu bata eta laurden aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote istiluren bat izan dela Amurrioko etxe batean, eta pertsona bat arma zuri batekin zauritu dutela. Lekura hurbildu diren Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilek egiaztatu dute gizon batek ustez labana batekin egindako ebakiak zituela gorputzean. Berehala eskatu dituzte osasun-baliabideak biktimari laguntzeko, eta, azkenean, egoera larrian eraman dute ospitalera.
Erasoa gertatu den lekuan zaurituaren semea, ustez eraso egin diona, zegoen, eta atxilotu egin dute. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian etxeko indarkeriaren esparruko erasoa eragin duten inguruabarrak argitzeko.