Eduki publikatzailea
25_0865 Ertzaintzak eta Ibaizabaleko mugapeko udaltzaingoek saltokietako polizia-zaintza indartu egingo dute Gabonetako jaietan

Ertzaintzak eta Ibaizabaleko mugapeko udaltzaingoek saltokietako polizia-zaintza indartu egingo dute Gabonetako jaietan
2025-12-16
Aurreko urteetan egin duten bezala, Ibaizabaleko Ertzain-etxeko agenteek eta Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga eta Ugao-Miraballeseko Udaltzaingoek udalerri hoiretako saltokien zaintza indartuko dute Gabonetako kanpainan, delituak prebenitzeko, hala nola ebasketak eta lapurretak.
Saltokietan erosketak ugaritu ohi direnez, prebentziozko zaintza indartuko da, eta, ondorioz, poliziaren presentzia areagotuko da ingurune jendetsuetan, horrelako kontingentziak izateko arrisku handiagoa dute eta.
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek badakite planifikatutako eta prebentziozko patruilatzea eraginkorra dela horrelako gorabeherak murrizteko, eta, beraz, zaintzak modu koordinatuan egingo dituzte, baliabideak optimizatzeko eta, horrela, segurtasuna areagotzeko Gabonetan.