Presentacion-eu

Aurkezpena

Ongi etorri Udaltzaingoen Atarira. Uste dugu herritarrek gertuko poliziatzat hartu behar dutela Udaltzaingoa, beraz, kidegoa herritarrengana hurbiltzeko tresna erabilgarria izan daitekeelakoan inauguratu dugu atari hau.

Ez zaigu ahaztu behar herritar batek, laguntza eskatzen duenean, irtenbideak nahi dituela. Horregatik, gure polizia zentzu zabalean ulertu behar dugu, osotasun bezala. Gure polizia Euskadiko polizia da, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak osatzen dute. Elkarri laguntzeko esparru bat ezartzeko ahaleginak batu behar dituzte biek, helburu amankomun hau lortzeko: segurtasuna, herritarren bizikidetza baketsua; eta, pertsonen eta haien ondasunen babesa bermatzea. Alde batera utzi behar da zein den zerbitzua ematen duen erakunde zehatza, herritarrei erantzuna ematea baita lehentasuna duena.

Azken urteetan Euskadiko Udaltzaingoek herritarren segurtasunaren alorrean egin duten lana aintzatetsi nahi eta behar dugu, ez baitu beti behar bezalako aitorpenik lortzen. Lan horri esker ikusi dugu beharrezkoa dela Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arteko koordinazio- eta lankidetza-mekanismoak ezartzea.

Honako atari honen xedea informaziorako, herritarren partaidetzarako eta haien kritikak zein iradokizunak biltzeko espazio irekia izatea da. Euskadiko Polizia-kidego ezberdinetako kideentzako erabilgarri izatea ere badu helburu. Ez dago web orria bezalakorik jomuga biak uztartu ahal izateko.

Espero dugu baliagarria izango dela poliziak udalerrietan eman dezakeen zerbitzurik onena eskaintzeko eta udaltzainek herritarrak artatzeko duten lehentasuna helarazteko.

Eskerrik asko gure ataria bisitatzeagatik. Jaso agur bero bat.