Servicios de policía local-eu

Zerbitzuak

UDALTZAINGO‐ZERBITZUAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean ezarritakoaren arabera, bosgarren aldaketaren ondoren, Udaltzaingorik ez duten udalek Udaltzaingo‐zerbitzu bat sortu ahal izango dute, gehienez ere bost agentelanposturekin; horien artean, nagusi koordinatzaile bat izendatu ahal izango da izendapen librez, haien postuetan agertzen diren beste eginkizunen artean, lege horren 27.1 artikuluan jasotzen diren eginkizunak betetzeko.

Zerbitzu horietako langileak, armak eraman edo ez, agintaritzaren agente izango dira beren eginkizunak betetzen dituztenean, uniformea erabiliko dute eta dagozkion dokumentazioarekin eta bereizgarriarekin egiaztatu behar dute agintaritzaren agente direla. Haien jarduera‐eremua bakoitzari dagokion udalerria izango da, alde batera utzita hondamendiko edo lazeria publikoko egoeretarako kasu bakoitzean indarrean dagoen legedian xedatutakoa.

Udaltzaingo‐zerbitzuetako langileak C1 azpitaldeko funtzionarioak izango dira, ondorio guztietarako parekatuta egongo dira Udaltzaingoetako oinarrizko eskalako agente‐kategoriarekin eta lege honetan xedaturikoa aplikatuko zaie, bai eta Toki‐Administrazioko funtzionarioei aplikatu beharreko estatutua ere.

Udaltzaingoko agente‐kategoriarako ezarritako irizpide berberen arabera hautatuko dira, ezagutzen probak dagozkion titulaziora egokituta, eta aurrez prestakuntza‐ikastaro bat gainditu beharko dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.