Udaltzaingoa-eu

Udaltzaingoa

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorra 2025

Euskadiko Segurtasun Publikoko 2020-2025 Plan Orokorra mota horretako bigarren plana da, 15/2012 Legea 11. artikuluan arautzen dena. Plan berri hau egin da, euskal gizarteak gaur egun dituen arrisku eta mehatxuen, segurtasunaren arloan dituen bitarteko eta baliabideen eta datozen urteetarako erronka, ildo, ekimen eta ekintza berrien balorazio berria egin eta eguneratzeko.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko 15/2012 Legeak segurtasun publikoaren antolaketa esparruaren ikuskera integral bat definitzen du, eta bertan artikulatzen dira administrazio publikoek baldintzak sustatzeko eta oztopoak kentzeko bideratutako xedapen, prozedura eta baliabideak, pertsonek beren eskubide eta askatasunak osoki baliatu ahal izateko eta bizikidetza baketsuan, ongizatean eta kohesio sozialean bizi ahal izateko, haien eskubideak eta askatasunak, haien segurtasuna eta haien ondasunen eta ondare kolektiboaren segurtasuna nahita edo nahi gabe kaltetu litzaketen arriskuak ahal den neurrian murriztuz.

  ⇒     ESPPO

 

A85PVisor