Convenios-eu
Hitzarmenak
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eskumen desberdinak dituzte, baina badira poliziakidegoen arteko lan‐eremu komunak. Horietan lankidetzan jarduteko ahalbidetuko duten mekanismo formalak aurreikusi behar dira, polizia‐jardueraren eraginkortasuna areagotzeko.
Elkarren arteko lankidetza, bakoitzaren eskumenen barruko koordinazioa edo bitarteko eta baliabideen erabilera partekatua sustatzen dira.
Tresna konbentzionalak arautzen dira. Horien bidez, Udaltzaingoek eta Ertzaintzak akordioak formalizatu ahal izango dituzte, elkarren arteko lankidetza ahalbidetzeko, bakoitzaren eskuduntzei, lankidetzari edo zereginen banaketari dagokienez, funtzio bereizigabeetan, edo, hala badagokio, baterako zerbitzuak emateari dagokionez, edo baita zereginen edo zerbitzuen eskuordetzeari dagokionez ere, aurreikusitako kasuetan eta baldintzetan.
Segurtasun Sailak udalen esku jartzen ditu lankidetza koordinatu hori gauzatzeko hitzarmenak:
- Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, Segurtasun Sailaren bitartez, eta Euskadiko udalen arteko lankidetza-hitzarmena.
- Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalek sinatu beharrekoa, droga toxikoak, estupefazienteak eta substantzia psikotropikoak legez kanpo edukitzearekin eta kontsumo publikoarekin lotutako arau-hauste administratiboei dagokienez.
- Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Admnistrazioak, Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalek sinatu beharrekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoek lortutako listu-laginen analisian jarduteko jarraibide uniformeak ezartzeko eta, horrela ibilgailuak gidatzean drogarik dagoen egiaztatzeko.
- Lankidetza-hitzarmena, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ( Segurtasun Sailaren bidez ) eta Erkidego horretako udalen artekoa, koordinazio eta lankidetza poliziaren arloan, Segurtasun Saileko irrati-komunikazioen sarean integratzeko ( TETRA ENBOR SAREA SAREA).